from 0,00€
Book Now

Ibilbide mikologiko gidatuak

La Asunción kalea, 51, Arraitz-Orkin
Not Rated
Duration

Cancellation

No Cancellation

Group Size

15 people

Languages

Castellano

Ultzamako bailara, gehienbat pago eta haritzez estalia, perretxikoak biltzeko lekurik onenetariko bat da. Horren lekuko, bertako biztanleen eta urtez urte honaino hain zaletasun polita bizitzeko asmoz hurbiltzen diren guztien zaletasun errotua.

UXAMALURetik, ibilbide mikologiko gidatuak eskaintzen ditugu, urte osoan zehar, onddoen eta haien perretxikoen mundu liluragarria ezagutarazteko.

Egunean zehar, Ultzamako perretxiko bereizgarrienen bila abiatuko gara. Inguruko habitat mikologiko adierazgarrienen berezitasunak ezagutuko ditugu, onddoek ekosistema osoan duten benetako garrantzia erakutsiko dugu, eta perretxikoak modu errazean ezagutzen ikasteko beharrezko jarraibideak eta dokumentazioa emango ditugu.

Parte-hartzaile guztien gozamena bermatzeko, ibilbide mikologiko errazak eta eskakizun fisiko gutxikoak konbinatzen ditugu, mikologiaren mundua mota guztietako ikusleengana hurbiltzeko aukera ematen dutenak.

Jar zaitez harremanetan, konpromisorik gabe informatzen zaitugu.

  • Talde eta partikularrentzat.
  • Neurrira egindako ibilbideak diseinatzen ditugu.

BARNE HARTZEN DU

  • Gida mikologikoa
  • Istripu-asegurua
  • Material didaktikoak
  • Arreta pertsonalizatua

PREZIOA

  • 20 euro/persona bakoitzeko
  • 16 urtetik beherakoak, 10 euro/pertsona

Gomendatzen da. Ez badaukazu, Opinel perretxiko-labanak (18 euro) eta saski txiki, ertain eta handiak (20, 23 eta 25 euro, hurrenez hurren) ditugu salgai. Izena emateko unean edo jardueraren egunean eska dezakezu materiala.

 

Harremanetarako informazioa

Castellano

Activity's Location

La Asunción kalea, 51, Arraitz-Orkin

Zer egiten da euria egiten badu?
Euria egiten badu, jarduerak aurrera jarraituko du, kasu zehatz bakoitzaren arabera, ordena edo iraupena aldatu ahal izango da, baina jardueraren guztizko iraupena eta edukiak ez dira aldatuko.
Zer egiten da alerta meteorologikoen kasuan edo perretxikorik ez badago?
Alerta meteorologikoen kasuan edo jarduera behar bezala garatzeko ekoizpen mikologikoa nahikoa ez bada, izena eman duten guztiei jakinaraziko zaie. Beste irteera batean izena eman edo ordainketa itzuli ahal izango duzu.
Saskia eta labana eraman behar dira?
Gomendatzen da. Ultzama Parke Mikologikoko Informazio Gunean eskuragarri daude zizelkatutako saskiak, labanak eta egurrezko makilak.
from 0,00€

Inquiry

    Owner

    fvjpy

    Member Since 2022

    Harremanetarako informazioa

    Posta

    info@uxamalur.com

    Website

    https://uxamalur.com

    Telefonoa

    +34 611 407 205