Perretxikoak baino gehiago

Proiektu aitzindaria da, eta masifikazioa arautu eta haran emankor honetako (5.800 hektarea) perretxiko eta onddoen bilketan gehiegikeriak egitea saihestu nahi du.

Jarduera honen zaleek 5 €-ko kuota duen biltzeko baimena izan beharko dute, gehienez 8 kilo perretxiko edo onddo biltzeko.

Ultzama bailarako parke mikologikoak, gainera, informazio gune bat du, eta bertan, inguruko espezie jangarri ugariei buruzko azalpen zabalak ematen dira eta bildutako fruituei buruzko zalantzak argitzen dira baita ere.

Non gaude?

 

Parkearen webgunea

646 184 263

info@parquemicologicoultzama.com

Ultzamako Udala
San Pedro, 8
31797 Larraintzar
Navarra
 

BULEGOKO ARRETA PRESENTZIALA: Ostiralak , larunbatak, igandeak eta jaiegunak, 8:30 tik 15:00 ra

TELEFONO ARRETA: 9:00 tik 14:00 ra egunero.

Ultzama Parke Mikologikoko ate irekien jardunaldia

Ekainaren larunbat batean da, eta hainbat jarduera ditugu informazio-gunean (argazki-erakusketa, perretxiko eta basoko elementuen erakusketa, ordu jakin batzuetako azalpenekin, produktu mikologikoen, lupen eta mikroskopioen denda, lagin prestatuekin eta euskarri bidezko azalpen-dokumentuekin).

Gainera, perretxikoak biltzeko doako paseak emango ditugu eta aholkularitza-zerbitzua egingo dugu goiz osoan.

Bisita gidatuak

Gure basoetako perretxiko eta espezieen ekologiari buruz ikasteko modurik onenetako bat gure mikologo talde adituarekin ateratzea da.

Urtean zehar irteera gidatuak antolatzen ditugu. Neguaren amaieran marzuolusaren bila ausartzen gara, eta udazkenak gure pagadiek eta hariztiek perretxiko ugari oparitzen dizkigu.

Jakintzak eta esperientziak elkartrukatuko ditugu, espezie jangarri nagusiak ezagutuko ditugu, betiere biltzeko eta kontsumitzeko jardunbide egokiak sustatuz.

Onddoaren eguna

Ohikoa da bailaran, egun handienetako bat da, aurten urriaren 16an, igandea, ospatuko da, baina asteburu osoan zehar ekintzak izango dira.